80. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Desafektazioa, 3. poligonoko 2334. lurzatian, ondoren trukatzeko

Murchanteko Udalak, 2025eko martxoaren 31n egindako osoko bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen, bertzeak bertze, hasiera batez onestea 3. poligonoko 2334. lurzatiaren desafektazioa (ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001300267JK); helburua da Aspras Alto alderdiko aipatu lurzatiari dagozkion 5.260,90 metro koadro trukatzea Alberto Casajús Pérezek 10.521,81 metro koadro laborantzarako aprobetxatzeko dituen eskubideekin. Azalera horrek, hain zuzen, 3. poligonoko 2334. lurzati osoa hartzen du.

Erabakia eta espedientea, zeinak interesdunen eskura baitaude udal Idazkaritzan, jendaurrean egonen dira hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aukera izan dezan bidezkoak iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onesteko.

Murchanten, 2025eko martxoaren 31n.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2505038