2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Hiri-jarduketarako plan berezia 3. poligonoko 893. lurzatian (Joaquín María Gaston kalea 4). Hasierako onespena
Los Arcosko Udaleko alkate udalburuak, 2025eko apirilaren 1eko 162. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat 3. poligonoko 893. lurzatian (Joaquín María Gaston kalea 4, Los Arcos, Nafarroa), 198543E espedientearen arabera; Borja Baquedano Martínezek eta Leyre Echeverría Sádabak sustatu dute.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta orobat emanen da argitara Nafarroan editatzen diren egunkarietan eta udal honen iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan.
Los Arcosen, 2025eko apirilaren 2an.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.
Iragarkiaren kodea: L2505108