80. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Deialdia, dirulaguntzak emateko 2024-2025 ikasturtean euskara ikasteagatik. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 825094.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/825094).

Ekainaren 1etik uztailaren 31ra dirulaguntzak eskatu daitezke Galarko Zendeako Udalean edo udal webgunean 2024-2025 ikasturtean zehar euskara ikasteko egin diren ikastaroak finantzatzeko. Dirulaguntza hauek jasotzeko aukera Galar Zendean helduentzako euskarazko eskolak diruz laguntzea arautzen duen ordenantzak arautzen du eta Zendeako herrietan erroldatua dagoen pertsona heldu orok jasotzeko eskubidea du. 2024ko irailaren 1etik 2025eko ekainaren 30era bitarteko egunetan egindako ikastaroengatik eska daitezke dirulaguntzak; horiek matrikularen %60koa izanen dira lana dutenentzat (151 euroko mugarekin) eta %80koa langabetuentzat (201 euroko mugarekin). Eskabideak udal webgunearen bidez egin daitezke edo Galar Zendeako Udaleko bulegoetan zuzenean.

Galarren, 2025eko apirilaren 3an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2505279