80. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 213. lurzatian. Hasierako onespena

Berako Udaleko alkateak, apirilaren 8an emandako 92/2025 Ebazpenaren bitartez, hasierako onespena eman dio 3. poligonoko 213. partzelako (Kanttonberri karrika 2) xehetasun-azterketari. Kanttonberri 2ko jabeen erkidegoa da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin bat etorriz, espedientea jendaurrean izanen da hogei laneguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Beran, 2025eko apirilaren 8an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2505407