80. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARBARIN

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 3. lurzatian. Hasierako onespena

Barbaringo Udalak, alkatearen martxoaren 21eko ebazpen baten bidez, erabaki du hasiera batez onestea Barbaringo 2. poligonoko 3. lurzatiaren xehetasun-azterketa, José Javier Azcona Munetasustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Barbarinen, 2025eko apirilaren 2an.–Alkatea, María Carmen Puerta Extremera.

Iragarkiaren kodea: L2505127