80. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

Xehetasun-azterketa 5. poligonoko 155. lurzatian (Hilerriko kalea 2). Hasierako onespena

Arasko Udalak, 2025eko martxoaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea xehetasun-azterketarako proiektu bat 5. poligonoko 155. lurzatian (Hilerriko kalea 2), Belén Mayayo Mendozak sustatua eta Pablo Devalle D’auria arkitektoak idatzia. Haren helburua da eraikitzeko gehieneko lerrokadura berriak definitzea lurzatiaren barnean eta Udalaren Plan Orokorrean bizitegitarako ordezko antolamendurako (B aukera) proposatutako hirigintza-determinazioak betetzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Arasen, 2025eko apirilaren 8an.–Alkatea, Jesús Carlos Fernández Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2505390