2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen gizarte-hezitzaile izateko bi lanpostu. Akats zuzenketa onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendan
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak 570 Ebazpena eman zuen 2025eko apirilaren 7an. Hona hemen:
Ikusi da akats materiala dagoela honako deialdi honetarako onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen gizarte-hezitzaile izateko bi lanpostu. Deialdi hori Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak 2025eko apirilaren 7an emandako 570 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2025eko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 3an).
Kontuan harturik Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluak administrazio publikoei ematen dien ahalmena, haren arabera administrazio publikoek edozein unetan zuzendu baititzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako akats materialak, egitezkoak edo aritmetikoak honako hau erabakitzen da:
EBAZTEN DUT:
1. Akats hau zuzentzea:
Honela dioen tokian:
"1) Txanda irekia. Onartuak:
[...]
RECALDE YOLDI, JESÚS ENRIQUE"
Honela behar du:
"2) Igoera-txanda. Onartuak:
RECALDE YOLDI, JESUS ENRIQUE"
2. Akats zuzenketa aurkez dadila agintzea, iragarki bidez Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara emateko.
Zizur Nagusian, 2025eko apirilaren 7an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria, Andoni Serrano Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2505349