2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ULTZAMA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko instalazioen garbitzaile lanpostu bat eta izangai zerrenda bat osatzeko ordezkapenak egiteko, bajak betetzeko edo errefortzu-beharretarako. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta deialdiaren proba teorikoaren data onestea
Ultzamako Udaleko Alkatetzak, 2025eko apirilaren 7an emaniko 77/2025 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko honako zerrenda hau onetsi zuen:
–Izangai onartu/ez onartuak:
ABIZENAK, IZENA | ONARTUA | OHARRAK |
ARTIEDA CADENA, ORLANDO | BAI | |
FAGOAGA OYAREGUI, EDURNE | BAI | |
HERNÁNDEZ POBLETE, JOSÉ ANTONIO | EZ | Ez du gainditu euskara ezagutza egiaztatzeko proba eta ez du ekarri euskararen A2 ahozko maila egiaztatzeko ziurtagiririk |
HUARTE ESTEBAN, MARTA SUSANA | BAI | |
IRIBARREN CIAURRIZ, MAITANE | EZ | Ez du gainditu euskara ezagutza egiaztatzeko proba eta ez du ekarri euskararen A2 ahozko maila egiaztatzeko ziurtagiririk |
MARIEZKURRENA EZKURRA, NEREA | BAI | |
UTERGA DOIZ, MAITE | BAI | |
–Honako data hau onartu da:
- Proba teorikoa. Eguna: 2025eko maiatzaren 6a, asteartea.
- Ordua: 9:00.
- Lekua: Larraintzarko Benta zentro zibikoa, herri horretako San Pedro kaleko 2an dagoena.
- Plikak jendaurreko ekitaldian irekiko dira, egun horretako 13:00etan.
Proben kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak Ultzamako Udalaren iragarki-taulan eta deialdiaren web fitxan argitaratuko ditu aurkeztutako izangaien zerrenda, lortutako behin-behineko kalifikazioekin, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du interesdunek beren eskubideen alde egin dezaten. Alegazioak Ultzamako Udalean aurkeztuko dira, bai aurrez aurreko erregistroaren bidez bai erregistro telematikoaren bidez (egoitza elektronikoa). Alegazioak aurkezteko epea amaitutakoan, behin betiko emaitzak argitaratuko dira.
Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau Ultzamako Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratuko da, baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, interesdunek jakin dezaten.
Larraintzarren (Ultzama), 2025eko apirilaren 7an.–Alkatea, Martin M.ª Picabea.
Iragarkiaren kodea: L2505399