2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
25-00149 gora jotzeko errekurtsoa, izendapenei buruz, gizarte-langileen bi lanpostu merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian
Nafarroako Administrazio Auzitegiak, 2025eko martxoaren 7ko probidentzia baten bidez, udal honi igorri zion 25-00149 gora jotzeko errekurtsoa. Amaia Zabalza Arjolek jarri du, Tafallako Udaleko Alkatetzak izendapenei buruz emandako ebazpenaren aurka, gizarte-langileen bi lanpostu merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian.
Epatzen dira interesdun diren pertsonak edo entitateak, Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen (Iruñeko Iturrama kalea 10), interesdun gisa, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketaren arabera).
Tafallan, 2025eko apirilaren 7an.–Udaleko idazkaria, Rosa María Ferrer García.
Iragarkiaren kodea: L2505347