2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SANTAKARA
2025erako lan publikoaren eskaintza
Santakarako Udaleko alkateak, 2025eko apirilaren 7an, 53 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
Lehena.–2025erako lan publikoaren eskaintza onestea; hona hemen:
–Funtzionarioak:
4. lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Kopurua: 1. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %20,83. Toxikotasun eta arriskuko osagarria: %9. %2,99 (19/08 Foru Dekretua). Egoera: hutsik.
–Lan-kontratudunak:
5. lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Kopurua: 1. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %15; %3,21 (19/08 Foru Dekretua). Egoera: hutsik.
Bigarrena.–Agintzea lan publikoaren eskaintza argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Santakarako Udaleko iragarki-taulan.
Hirugarrena.–Lan publikoaren eskaintza hau gauzatze aldera, eskainitako lanposturako deialdia egitea hiru urteko epe luzaezinaren barnean, argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretan dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Dena den, aldez aurretik, jarraian ageri diren errekurtsoetako bat jartzen ahalko da.
b) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Santakaran, 2025eko apirilaren 7an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.
Iragarkiaren kodea: L2505332