80. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDABIA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat (makinen gidaria) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen behin betiko zerrenda

Mendabiako Udaleko alkateak, 2025eko apirilaren 8an, eman zuen ondotik osorik ematen den honako ebazpen hau:

Bukatu da epea eskabideak aurkezteko honako deialdi honetan parte hartzeko: zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat (makinen gidaria) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaprobak, Obra eta Zerbitzuen Udal Zerbitzuan aritzeko. Deialdia argitaratu zen 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2025eko otsailaren 27an, eta bidezkoa da, Alkatetzaren 2025eko otsailaren 7ko Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren 5. oinarriarekin bat etorriz, onartutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena ematea, baztertutako pertsonarik ez baitago, eta agintzea argitaratzeko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 g) artikuluan jasotzen den eskudantziarekin bat, enpleguko deialdi publiko hau arautzen duten oinarriei jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Izangai onartuen behin betiko zerrenda onestea, Zerbitzu anitzetako arduradun izateko lanpostu bat Mendabiako Udalaren zerbitzura eta lan-araubide finkoan kontratatzeko hautaprobetarako:

Onartuak:

MAROTO VIZCAYA, DANIEL

MATIAS SAINZ, JAVIER

NOREÑA SUBERVIOLA, JOSÉ IGNACIO

RUIZ SARDIÑA, JESÚS

UZQUEDA MORALES, SERGIO

2. Hautaprobetako lehenbiziko ariketa (proba teorikoa) maiatzaren 6an izanen da, asteartearekin, 10:00etan, Mendabiako Udaletxeko lehenbiziko solairuan dagoen erabilera anitzeko gelan.

3. Agintzea ebazpen hau argitaratzeko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren ediktuen taulan eta Udalaren web-orrian.

Mendabian, 2025eko apirilaren 8an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2505410