80. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRURTZUN

Lan publikoaren eskaintza 2025erako

Irurtzungo Udalak, 2025eko martxoaren 12an egindako osoko bilkuran, 2025erako lan publikoaren eskaintza onetsi zuen. Eskaintza horretan honako lanpostu hauek daude sartuta:

–23. zenbakidun lanpostua: musika irakaslea (klarinetea), lan-araubidekoa.

–24. zenbakidun lanpostua: musika irakaslea (bateria), lan-araubidekoa.

Aditzera ematen da, bete beharrez arlo honetan indarrean dagoen araudian xedatutakoa. Ohartarazten da ebazpen horren aurka honako hauek jar daitezkeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, zuzenduko zaiona egintza eman duen organoari, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Burlatako Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Irurtzunen, 2025eko apirilaren 7an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2505313