80. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOBEITI

Lan publikoaren eskaintza 2025erako

Berriobeitiko Gobernu Batzarrak, 2025eko martxoaren 25ean, onetsi zuen 2025erako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauekin:

–Aparejadorearen lanpostu bat (52 zenbakia), B mailakoa eta Hirigintza Alorrari atxikia. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Hizkuntza-eskakizuna: B1, ez nahitaezkoa.

–Gazteriako eta kiroleko teknikariaren lanpostu (44 zenbakia), B mailakoa eta Kultura, Euskara, Kirol eta Gazteria Alorrari atxikia. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Hizkuntza-eskakizuna: C1, ez nahitaezkoa.

Argitara ematen da, bete dadin arlo honetan indarrean dagoen araudia, Udalaren iragarki-taulan, interesdunek jakin dezaten eta jar ditzaten egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak, kasua bada.

Berriobeitin, 2025eko apirilaren 7an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2505305