1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
56C/2025 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Grupodesa Fasteners SAU enpresaren hitzarmen kolektiboko soldatak 2025. urterako berrikusteari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aztertu da Grupodesa Fasteners SAU enpresaren hitzarmen kolektiboko soldatak 2025. urterako berrikusteari buruzko akordioa (hitzarmenaren kode zenbakia: 31101332012017), erregistro honetan 2025eko martxoaren 19an sartu dena, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2025eko urtarrilaren 22an izenpetu ondoren.
Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan-akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko martxoaren 21ean.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
GRUPODESA FASTENERS SAU ENPRESAREN ELKANOKO LANTOKIKO LANGILEENTZAKO II. HITZARMENEKO KATEGORIEN TAULAREN SOLDATA BERRIKUSPENA
Bildu dira, enpresaren aldetik: Eugenio Arques Baldó jauna, zuzendari nagusia, Patricia Jiménez Navas andrea, giza baliabideen arduraduna, eta lzaskun Nieto Elrio andrea, giza baliabideen teknikaria. Eta langileen aldetik: Ángel Salvatierra Mañeru jauna, Eduardo lturralde Unzue jauna, Ricardo Suárez Vaquero jauna, María Isabel Azcárate Azanza andrea eta Miren Arritokieta Azkue Mínguez andrea, guztiak Enpresa Batzordeko kideak.
Hitzarmenaren 16. artikuluan ezarritakoarekin bat (2023ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 5ekoan), hartan xedatzen baita urtero eguneratuko dela artikulu horretan jasotzen den soldaten taula.
Horrenbestez, soldaten egitura hau ezartzen da, kategoriaz kategoria:
TALDEA | KATEGORIA | 2025 |
1 | 1. TALDEA | 30.991,95 euro |
2 | 2. TALDEA | 30.991,95 euro |
3 | 3. TALDEA | 30.991,95 euro |
4 | ARDURADUNA | 43.388,73 euro |
4 | LANGILEZAINA ETA 4. TALDEKO GAINERAKO KATEGORIAK | 38.430,02 euro |
5 | 1. MAILAKO OFIZIALA ETA 1. MAILAKO OFIZIALA (ADMINISTRARIA) | 33.471,31 euro |
5 | 2. MAILAKO OFIZIALA, 2. MAILAKO OFIZIALA (ADMINISTRARIA) ETA 5. TALDEKO GAINERAKO KATEGORIAK | 32.231,64 euro |
6 | 3. MAILAKO OFIZIALA | 30.991,95 euro |
6 | ESPEZIALISTA, BILTEGIZAINA ETA 6. TALDEKO GAINERAKO KATEGORIAK | 29.132,44 euro |
7 | GAINERAKO KATEGORIAK | 27.892,76 euro |
Elkanon, 2025eko urtarrilaren 22an.
Iragarkiaren kodea: F2504386