1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA: "Zakubi" energia elektrikoa bateriekin biltegiratzeko instalazioa, Altsasuko udal-mugartean. Espedientearen kodea: 0003-ALM.
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritakoa betetzeko (errege dekretu horren bidez arautzen baitira energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkaturatze eta hornidura jarduerak eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak), jendaurrean jarri zen "Zakubi" izeneko energia elektrikoa bateriekin biltegiratzeko instalazioaren aurreproiektua; horretarako, iragarkia paratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2024ko 211. zenbakian, urriaren 17koan).
Sustatzaileak aldaketa batzuk egin dituenez tramitazioan ezarritako baldintzak betetzeko, eta arestian aipatutako ondorio berberetarako, bigarrenez jartzen da jendaurrean honako espediente hau:
–Deskribapena: "Zakubi" energia elektrikoa bateriekin biltegiratzeko instalazioa, 5 MW-ekoa, lurrean instalatua, eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegiturak, Altsasuko udal-mugartean.
–Xedea: aurreproiektua jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena lortzeko.
–Sustatzailea: The Best Global Practices SL.
–Organo eskuduna: Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusia.
Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluan ezarritakoaren arabera, sustatzaileak ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua eskatu du aurreproiekturako.
Dokumentazioa jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-0003-alm-bigarren
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan edo erabiliz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako beste edozein bide (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente kodea adierazita.
Iruñean, 2024ko abenduaren 12an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
Iragarkiaren kodea: F2418203