8. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Bulegoetako egutegia 2025erako

Mankomunitateko buruaren abenduaren 20ko 29/2024 Ebazpenaren bidez, ezarri da Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Gizarte zerbitzuen Mankomunitateko udal bulegoak itxita egonen direla hurren zehazten diren honako egun hauetan:

–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak ekainaren 12an emandako 493/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 16koa) Nafarroako Foru Komunitatearen esparru guztirako onetsitako ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak.

–Urtarrilaren 2a eta 3a, Urte Berriaren hurrengo egunak.

–Maiatzaren 2a, Langileen egunaren hurrengo eguna.

–Uztailaren 24a: Santiago Apostoluaren bezpera.

–Abenduaren 24a eta 26a, Eguberriaren bezpera eta hurrengo eguna.

–Abenduaren 31, Urteberri egunaren bezpera.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

San Adrianen, 2024ko abenduaren 20an.–Mankomunitateko burua, José Luis Alcalde Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2418722