2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Etxeko laguntza zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean 2025erako. Hasierako onespena
Mankomunitatearen Batzordeak, 2024ko abenduaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea etxeko laguntza zerbitzuaren tasetan. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera ditu ondorioak.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuta dagoenarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Altsasun, 2024ko abenduaren 24an.–Mankomunitateko burua, Juan José Goicoechea San Román.
Iragarkiaren kodea: L2418805