2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Aldaketa, Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen 7. ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Atarrabiako Udalak, 2024ko abenduaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:
Hasiera batez onestea espediente bat, aldatzen duena 7. ordenantza fiskala, zeinaren bidez arautzen baitira Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak. V. epigrafean V.3) apartatu berria gehitu da, eta honela dio:
V.3) Banakako etxebizitzak lehenengoz erabiltzeko edo okupatzeko lizentziak, eraberritze lanak direla eta lizentzia berria behar dutenak (azalera erabilgarria handitu gabe).
Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa ordaindu beharko da: 180,69 euro.
Ordenantza fiskaleko aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta legezko interesdunek espedientea azter dezaten eta epe horretan aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Atarrabian, 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2419183