2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Ordenantza, arautzen dituena teknologia fotovoltaikoaren eta/edo termikoaren bidez eguzki-energia biltzeko instalazioak ezartzeko baldintzak. Hasierako onespena
Villatuertako Udalak, 2024ko irailaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen dituena teknologia fotovoltaikoaren eta/edo termikoaren bidez eguzki-energia biltzeko instalazioak Villatuertako udal-mugartean ezartzeko baldintzak. Orobat, Villatuertako uda-mugartean jartzen diren linea elektrikoek bete beharreko baldintzak onetsi ziren.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza hori behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Villatuertan, 2024ko abenduaren 26an.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Iragarkiaren kodea: L2418999