2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDANKOZE
2025erako karga-tasak
Bidankozeko Udalak, azaroaren 10ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, legez eskatzen den gehiengoaren quoruma zuela, honako erabaki hauek hartu zituen:
ZERGAK
1.–Bere horretan uztea lurraren kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa: %0,25.
2.–Bere horretan uztea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa: %2,90.
3.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, aplikatzen diren portzentajeak onestea; hain zuzen, honako hauek:
Lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizientea:
0,13 –20 urte edo hortik gora.
0,06 –19 urte.
0,06 –18 urte.
0,06 –17 urte.
0,06 –16 urte.
0,16 –15 urte.
0,17 –14 urte.
0,22 –13 urte.
0,29 –12 urte.
0,35 –11 urte.
0,47 –10 urte.
0,52 –09 urte.
0,46 –08 urte.
0,40 –07 urte.
0,33 –06 urte.
0,27 –05 urte.
0,30 –04 urte.
0,27 –03 urte.
0,17 –02 urte.
0,06 –01 urte.
0,06 –01 urtetik behera.
Ezartzen den zerga-tasa %20 da.
4.–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1 indizea bere horretan uztea.
5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Erabaki hau 2025eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Hala ere, aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.
Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para dezakete, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, deusetan galarazi gabe aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, lege horren 44. artikuluan zehazten diren moduan eta epeetan.
Bidankozen, 2024ko abenduaren 19an.–Alkatea, Tomás Pasquel Ayechu.
Iragarkiaren kodea: L2418589