2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
24-01916 gora jotzeko errekurtsoa, animalien ongizatearen arloko zehapen-espedienteari buruzkoa
Honen bidez, jakinarazten da Soraya Silva Martínezek 24-01916 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarrera Ezkirotz kaletik–, 31007 Iruña), Vianako Udaleko alkatearen 2024ko urriaren 14ko erabaki baten aurka (950 Ebazpena). Erabaki hori animalien ongizatearen arloko zehapen-espediente bati buruzkoa da (19/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Lagun Egiteko Animaliak Nafarroan Babesteari buruzkoa).
Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.
Vianan, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2418700