8. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Txartel elektronikoak eta ekipo elektromekanikoak muntatzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintza Alorreko udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 62 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua; 17/2020 Foru Legeak arautu zituen ingurumenean eragina duten jarduerak).

Espediente zenbakia: 1167/2024.

Sustatzailea: Electrónica Selco SL.

Jarduera: aldaketa ez-funtsezkoa, txartel elektronikoak eta ekipo elektromekanikoak muntatzeko jarduerarako.

Tokia: 1. poligonoko 1270. lurzatia, Azkoien.

Azkoienen, 2024ko abenduaren 24an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2418856