2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Jarduera-lizentzia ematea. Goragailuak eta manipulazio-makinak mihiztatzea eta konpontzea, eta jarduera horri lotutako bulegoak eta biltegia
Bete daitezen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (haren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak) eta hura garatzeko onetsitako Erregelamendua (onetsi zen 26/2022 Foru Dekretuaren bidez), aditzera ematen da jarduerarako lizentzia bat eman dela, honako ezaugarri hauek dituena:
Lizentzia eman den eguna: 2024-12-26.
Sustatzailea: Automatismos y carretillas SLU.
Jarduera: goragailuak eta manipulazio-makinak mihiztatzea eta konpontzea, eta jarduera horri lotutako bulegoak eta biltegia.
Tokia: Arazuri-Orkoien industrialdea, A kalea 2 (1. poligonoko 950. lurzatia), Orkoien.
Orkoienen, 2024ko abenduaren 26an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2419047