8. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa ordenantza fiskaletan 2025erako. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2024ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskalak aldatzea, zehazki, 5.a, 7.a eta 8.a eta lehorreko herri-lurren gainekoa, zenbait tasa eta prezio publiko eguneratzeko 2025eko ekitaldirako.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2024ko abenduaren 26an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2419040