8. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

2025erako zerga-tasak

Orkoiengo Udalak, 2024ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2025. urterako zerga-tasak onestea. Hona hemen:

–Lurraren kontribuzioa: %0,325.

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: etxebizitza hutsen erregistroan agertzen direnak, karga-tasa:

  • 1. urtea: %0,5.
  • 2. urtea: %1.
  • 3. urtea eta hurrengoak: %1,5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

Gehikuntza errealaren zenbatekoa zehazteko, sortzealdiari aplikatuko zaizkio Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175.2 artikuluko gehieneko koefizienteak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Orkoienen, 2024ko abenduaren 26an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2419039