8. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Aldaketa udal ordenantzetan, eta ordainarazpenen tarifa eta igorpenen aplikazioa 2025erako. Hasierako onespena

Monteagudoko Udalak, 2024ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren ordainarazpenei dagozkien ordenantza, tarifa eta igorpenetan, 2025erako. Aldaketak indarra hartuko du behin argitaratutakoan aldatu diren udal ordenantzak, tarifak eta igorpenak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzak, tarifak eta igorpenak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Monteagudon, 2024ko abenduaren 24an.–Alkatea, María Luisa Jiménez Tarazona.

Iragarkiaren kodea: L2418840