8. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Jarduera-lizentziaren eskaera. Metalezko egiturak fabrikatzeko lantegia

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea udal Idazkaritzan kontsultatzen ahal da, jendaurreko orduetan (10:00etatik 13:30era), iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkeztu.

Sustatzailea: Calderería Navarra SLU.

Jarduera: lehendik dagoen nabea egokitzea "metalezko egiturak fabrikatzeko lantegia" jartzeko.

Tokia: 2. poligonoko 810. lurzatia, El Olivo industrialdea 12, Milagro.

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Milagron, 2024ko abenduaren 24an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2418842