2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
2025erako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Hasierako onespena
Milagroko Udalak, 2024ko abenduaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen udal zergen portzentajeak eta karga-tasak.
Espedientea, Udaleko Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabakia behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Milagron, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.
Iragarkiaren kodea: L2418710