8. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

2025erako zerga-tasak

Lodosako Udalak, 2024ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2025eko ekitaldirako onestea ondoko zerga-tasa hauek:

1. Lurraren kontribuzioa: %0,25eko tasa bakarra.

2. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: egungo koefizienteari eustea.

3. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4ko tasari eustea.

4. Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak:

–Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

b) Kuota likidatzeko zerga-tasak:

–Karga-tasa bakar honi eustea balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietarako: %12.

5. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Lodosan, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.

Iragarkiaren kodea: L2418704