8. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

2025eko tasak eta prezio publikoak

Leringo Udalak, 2024ko abenduaren 18an egindako osoko bilkuran, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), ERABAKI ZUEN:

1.–Aldatzea honako ordenantza fiskal hauek:

1.1. Herri-lurren aprobetxamendu eta erabiltzea, 2024ko urriaren 10ean egin osoko bilkuran onetsitako prezioekin honako tarifak eguneratuz:

–Zuzeneko adjudikazioko zerealen laborantzarako lurzatiak, 6 euro erreguko, 132 euro 22 erreguko loteko.

–Gelditzen den herri-lurra: 15 euro erreguko.

–Urteko eta aldiko herri-lurra: 12,00 euro erreguko.

–Kalitate txarreko herri-lurra: 9,00 euro erreguko.

eta onetsiz 15 euro erreguko prezioa kanon bidezko zerealetarako lehorreko herri-lurretarako eta elkarteei adjudikatutako soberakinetarako.

1.2. Musika Eskolarako tarifak: musika hizkuntza 1 egun tarifa berria sortuz, 16 eurokoa.

2.–Gainerako tasa eta prezio publikoetarako, 2024rako onetsitako zenbatekoak mantentzea.

3.–Onespenaren akordioa argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta espedientea jendaurrean jartzea hogeita hamar eguneko epean, herritarrek eta bidezko interesdunek aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Lerinen, 2024ko abenduaren 19an.–Alkatea, María Esmeralda Masó Cabezón.

Iragarkiaren kodea: L2418545