8. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

2025eko zerga-tasak

Leringo Udalak, 2024ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraituz, honako zerga-tasa hauek finkatu ditu 2025. urterako:

1.–Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,285.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,25 indizea, Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifen gainean aplikatzekoa.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,5.

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

Koefizienteak: aplikatuko dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean finkatu diren gehieneko koefiziente eguneratuak, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera.

Karga-tasa: %15eko balio-gehikuntza sortzen den epe guztietarako.

Lerinen, 2024ko abenduaren 19an.–Alkatea, María Esmeralda Masó Cabezón.

Iragarkiaren kodea: L2418543