2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERATEKO KONTZEJUA
Herri-lurrak desafektatzea, akueduktu baten kargak eta zortasunak eratzeko, 3. poligonoko 167. eta 172. lurzatietan. Informazio publikoa
Lerateko Kontzejuko auzo-batzarrak, 2024ko abenduaren 12an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen desafektazio-espediente bat, akueduktu baten kargak eta zortasunak eratzeko, honako esparru hauetan:
ESPARRUA | UDALERRIA | POLIGONOA | LURZATIA | KUTXATILA KOPURUA | KUTXATILEN AZALERA (m²) | HODIAREN LUZERA | AZALERA m² |
1 | Gesalatz | 3 | 172 | 1 | 1 | 22 | 66 |
ESPARRUA | UDALERRIA | POLIGONOA | LURZATIA | KUTXATILA KOPURUA | KUTXATILEN AZALERA (m²) | HODIAREN LUZERA | AZALERA m² |
1 | Gesalatz | 3 | 167 | 1 | 1 | 30 | 90 |
Era berean, honako ukipen hauek aurreikusten dira, obrak egiteko behar diren aldi baterako okupazioen ondorioz:
ESPARRUA | UDALERRIA | POLIGONOA | LURZATIA | AZALERA m² |
1 | Gesalatz | 3 | 172 | 264 |
ESPARRUA | UDALERRIA | POLIGONOA | LURZATIA | AZALERA m² |
1 | Gesalatz | 3 | 167 | 360 |
Hori dena, gauzatu dadin, behar diren baimenekin, honako proiektu hau: Proiektua, urbaniza dadin Lerateko UC 10-3 unitate finkatua. Lerateko UC 10-3 unitateko konpentsazio-batzordeak sustatu du, eta karga eta zortasun horien onuradun izanen dira Izarbeibarko Mankomunitatea (hornidura sarea) eta Nafarroako Toki Azpiegiturak SAri (NILSA) (hornidura sarea).
Espedientea, zeina interesdunen eskura baitago Udalaren Idazkaritzan, jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aurkez ditzan bidezko iruditzen zaizkion oharrak, iradokizunak nahiz erreklamazioak. Hori dena, honako hauei jarraikiz: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikulua (foru dekretu horrek onetsi zuen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua).
Jendaurreko aldian ez bada aurkezten oharrik, iradokizunik nahiz erreklamaziorik, hasierako erabaki hau behin betikoa bilakatuko da.
Aurreko izapideak betetakoan, espediente administratibo osoa igorriko da Herri-lurren Atalera (Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua, Nafarroako Gobernua), onets dezan.
Leraten, 2025eko abenduaren 3an.–Kontzejuko burua, Sagrario Miranda Otín.
Iragarkiaren kodea: L2500074