8. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2025erako zerga-tasak. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2024ko abenduaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025ean aplikatu beharreko karga-tasak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkeztu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua.

Iratxetan (Leotz), 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2419165