8. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2024. urteko 33 eta 34. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2024ko abenduaren 30ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2024. urteko aurrekontu orokor eta bakarraren 33 eta 34. aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Leitzan, 2024ko abenduaren 31n.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L2419208