8. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

2025erako zerga-tasak

Itzaltzuko Udalak, 2024ko abenduaren 10ean egin bilkuran, honako zerga-tasa, tarifa, indize eta ehuneko hauek onetsi zituen, 2025eko ekitaldian zerga, tasa eta prezio publikoei aplikatzeko:

A.–Zergak.

–Lurraren kontribuzioa: %0,18.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %2,5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: balio-gehikuntzaren sortzealdi bakoitzean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira martxoaren 10eko Foru Legearen 175. artikuluan ezarritakoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta karga-tasa, %10.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): 1,1 indizea aplikatuko zaie tarifei.

B.–Tasak eta prezio publikoak.

–Ur-hornidura:

  • Kontsumoa: 0,45 euro metro kubiko bakoitzeko.
  • Kuota finkoa zerbitzua eskura izateagatik: 10,00 euro kontagailu bakoitzeko.

–Okupatzea bide publikoko eta herri-lurretako lurgaina, lurzorua eta lurpea:

  • Elektrikoak eta gasbideak: Toki Ogasunei buruzko Foru Legean ezarritako tarifak eta kudeaketa, berriz, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin hitzartua.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta bete dadin martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Itzaltzun, 2024ko abenduaren 18an.–Jarduneko Kudeaketa Batzordeko burua, Enrique Juanto Pascual.

Iragarkiaren kodea: L2418861