8. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

2025erako tasen tarifak eta zerga-tasak ezartzen dituzten ordenantza fiskalen aldaketaren hasierako onespena

Irurtzungo Udalbatzak, 2024ko abenduaren 11n egindako Osoko Bilkuran, hasierako onarpena eman zion 2025eko tasen tarifak eta zerga-tasak ezartzen dituzten ordenantza fiskalak aldatzeari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzen aldaketa behin betiko onetsi eta haien testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Irurtzunen, 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2419180