2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGANTZI
2025ko egun baliogabeen deklarazioa eta lan egutegia
Igantziko Udalak, 2024ko abenduaren 20an egindako osoko bilkura arruntean, 2025eko egun baliogabeen deklarazioa eta lan egutegia onetsi ditu, zati xedatzaile honekin:
1.–2025eko egun baliogabeen deklarazio proposamena onestea, Igantziko Udalarentzat honako jaiegunen egutegi ofizial hau ezarriz:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 21: Pazko Astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Done Jakue eguna.
–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.
–Irailaren 29a: San Migel eguna (herriko bestak).
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Sorkunde Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
2.–Orobat, baliogabeak deklaratzea, 2025ean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta akordio honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.
3.–Egutegia arautzeko, akordio honetako lehenengo xedapenean ezarritakoez gain, ondotik ematen diren egunak ere ez dira lanegun izanen udal bulegoetan aritzen diren langileentzat:
–Ekainaren 24a: San Juan eguna.
–Irailaren 30a: herriko bestak.
–Urriaren 1a: herriko bestak.
–Abenduaren 24a: Gabon Gaua.
–Abenduaren 31: Urte Zahar eguna.
4.–Udal bulegoko langileak ez diren bertze langileek (zerbitzu anitzak eta garbiketa) aitzineko puntuan adierazitako egunetan, hala badagokio, lan egin beharko dute. Horrela bada, egun hauek zerbitzu bakoitzari dagokion egutegiaren arabera doituko dira.
5.–Igantziko Udalaren zerbitzura dauden langileen lanaldia 2025erako egiazko 1.592 lanorduetan finkatzea, haren banaketa honela eginez:
–Eguneroko lanaldi orokorra, astelehenetik ortziralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.
–Ordutegiaren zati finkoa 8:30etik 14:00etara izanen da. Gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 6:40tik 8:40ra bitarte eta 14:00etatik 17:00etara bitarte.
–Ezarritako lan egutegiaren arabera urteko ordutegia doitzeko, langileek guztira 40 minutu gehiago egin beharko dute lan urtean zehar.
6.–Udal bulegoetan jendaurreko arreta ordutegia astelehenetik ortziralera, 09:00etatik 14:00etara ezartzea.
7.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki taulan argitaratzea.
8.–2025eko lan egutegia Igantziko Udaleko langileei jakinaraztea, beraien ezaguera eta ondorioetarako.
9.–Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.
Igantzin, 2024ko abenduaren 24an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.
Iragarkiaren kodea: L2418853