2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Alkatearen eta alkateordearen ordainsariak
Espedientea: 1663/2023.
Uharteko Udalak, 2024ko abenduaren 20an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehenengoa.–Alkateari eta alkateordeari dagokien ordainsaria zehazteko irizpide objektibo hauek ezartzea: A mailako oinarrizko soldata eta %35eko bateraezintasuneko osagarria, Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bateginean zehazten direnak. Zenbateko hori aplikatuko da alkateak dedikazio esklusiboa duela, eta alkateordeak %50eko dedikazio partziala duela.
Bigarrena.–Ordainsari hauek onestea 2025eko ekitaldirako, ondotik aipatzen diren udalkideentzat:
–Alkatetzari dedikazio esklusiboko araubidea ezartzea. Alkateak Udaleko beharren araberako eta hilean 2.916,68 euro gordineko ordainsaria izanen du; urtean, beraz, 40.833,45 euro gordineko ordainsaria izanen du, aparteko ordainsariak barne.
–Alkateordeari %50eko dedikazio partziala esleitzea udal erantzukizunak gauzatzeko, 7/1985 Legearen 75. ter. artikuluan adierazitako ordainsariak jasoko dituzten karguen muga aintzat hartuta; hilean 1.458,34 euro gordineko soldata izanen du eta urtean, beraz, 20.416,73 euro gordineko soldata, aparteko ordainsariak barne".
Hirugarrena.–Aurreko puntuan ezarritako ordainsaria hamalau hilabeteko soldata berdinetan ordaintzea.
Laugarrena.–Ordainsariak handituko dira honen arabera: Estatuko Aurrekontu Orokorren legeek enplegatu publikoentzat ezarritakoa, baldin eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.bis artikuluan ezarritako mugak gainditzen ez badituzte.
Bosgarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ekonomiaz eta kontabilitateaz arduratzen den udal alorrari igortzea.
Uharten, 2024ko abenduaren 24an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2418809