2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2025erako
Alkatearen abenduaren 20ko 2024/1460 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2025eko lan-egutegia, Uharteko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Hona hemen haren xedapen zatia:
1.–Asteguneko jaiegunen 2025eko egutegia onestea Uharteko Udalaren zerbitzuko langileentzat (musika patronatukoak izan ezik, haren kontseiluak onesten baitu horiendako egutegia). Hona, zehazturik:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Apirilaren 17a: Ortzegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ortzirale Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago eguna.
–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.
–Irailaren 15a: Anaitasunaren eguna.
–Irailaren 16a eta 17a: herriko festak.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
–Abenduaren 27a: San Joan Ebanjelaria.
2.–Uharteko Udaleko administrazioko lanorduen urteko kopurua da 1.592 benetako ordukoa, bat etorriz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuarekin, eta honela banatuko da:
a) Astelehenetik ortziralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, oro har, eguneroko lanaldia.
b) Abenduaren 24an eta abenduaren 31n lanaldia ordu bat eta 10 minutu lehenago bukatuko da, eta 40 minutu gelditzen dira oporrak borobiltzeko. Uharteko Udalaren zerbitzuko langileek, baldin bi egun horietako edozeinetan oporretan badaude, ez dute eskubiderik izanen denbora-murrizketa hori konpentsa dakien.
3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea; bai eta Uharteko Udalaren iragarki-taulan ere.
4.–Langile Batzordeko kideei eta zerbitzuburuei jakinaraztea, eta mezu elektronikoa igortzea langile guztiei.
Errekurtsoak:
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Uharten, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2418683