8. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Ordenantza, laguntzak arautzen dituena ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko, enpresa-jarduerak berritu, eraberritu eta irekitzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2024ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz ezarritakoari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Muetzen (Gesalatz), 2024ko irailaren 9an.–Alkatea, Juan Antonio Urra Caro.

Iragarkiaren kodea: L2419123