2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Makineria eta bide segurtasunerako materiala biltegiratzea
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (haren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak), bai eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua ere (haren bidez onesten da lege hori garatzeko Erregelamendua).
Sustatzailea: Serveo Servicios SAU.
Jarduera: makineria eta bide segurtasunerako materiala biltegiratzea.
Tokia: katastroko 1. poligonoko 379. lurzatia (posta helbidea: Cordovillako industrialdea, A kalea 30, Cordovilla).
Getze Galarren, 2024ko abenduaren 26an.–Alkate udalburua, Óscar Amóztegui Recalde.
Iragarkiaren kodea: L2418998