2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Animalien babesa arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena
Funesko Udalak, 2024ko abenduaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Animalien babesa arautzen duen Funesko Udalaren udal ordenantza.
Erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta legezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin eta harekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriekin.
Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, behin betiko onetsiko da Animalien babesa arautzen duen Funesko Udalaren udal ordenantza, eta testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin.
Funesen, 2024ko abenduaren 23an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2418760