8. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

2025erako karga-tasak

Eulateko Udalak, 2024ko irailaren 4an egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zituen 2025ean indarrean izanen diren karga-tasa, indize, koefiziente eta zerga-tasak.

Espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia argitaratuta 2024ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 29an, eta iragarki-taulan, hogeita hamar egun baliodunean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea azter zezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez zitzaten.

Jendaurrean egoteko epea iragan da, eta inork ez du aurkeztu erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik; hortaz, hasiera batez onetsitako erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua:

1. 2025eko ekitaldian aplikatu beharreko karga-tasa eta tasa hauek onestea:

–Ondasun higiezinen gaineko zerga: %0,26.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: horiek gauzatzeko aurrekontuaren %3,5.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, indize hau aplikatuko da: %1.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak: Aplikatuko dira 2/1995 Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa: balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea, %8koa, alegia.

–Ura:

  • Kuota finkoa, kontagailu bakoitzeko: 30 euro urtean.
  • Kontsumoa: 0,35 euro metro kubikoko.

–Belarra:

  • Azienda xehea: 0,47 euro buruko.
  • Azienda larria: 3 euro buruko.

–Lur okupatuak:

  • Herri barnean: 5 euro metro koadroko.
  • Herritik kanpo: 1,5 euro metro koadroko.

2. Erabaki hau indarrean jarriko da 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoaren arabera, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira aplikatzen.

Eulaten, 2024ko abenduaren 26an.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.

Iragarkiaren kodea: L2419044