8. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

2025eko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Etxalarko Udalak, 2024ko abenduaren 19an eginiko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1.–Onestea Etxalarko Udalaren zerbitzura dauden langileen lan egutegia 2025. urterako.

Horrenbertzez, hauek izanen dira jaiegunak, eta horietan udal bulegoak itxita egonen dira:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 4a: Tokiko besta (Astearte-inautea).

–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Abuztuaren 18a: herriko bestak.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2.–Onestea Etxalarko Udalaren zerbitzura dauden langileen lanaldiaren banaketa 2025erako, egiazko 1.592 lanorduetan finkatzen dena urteko. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Lanorduen banaketa doitzeko betetzeko eta aipatu lanorduak ez gainditzeko, martxoaren 3a, maiatzaren 2a, abenduaren 1a eta abenduaren 2a egun baliodun baina zerbitzurik gabekotzat jotzen dira, guztiak 2025. urteari dagozkionak.

3.–Aditzera ematea baliogabeak izango direla 2025. urtean, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta lehen aipatutako udal bulegoetako jaiegunak.

4.–Akordio hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Herriko Etxeko iragarki-taulan eta udaleko webgunean, orok jakin dezan.

Etxalarren, 2024ko abenduaren 20an.– Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.

Iragarkiaren kodea: L2418785