2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Ilurdozko laborantzako herri-lurren aprobetxamendua enkante publikoan
Esteribarko Udalak, 2024ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, lehentasunezko modalitaterako eta auzokideen zuzeneko adjudikaziorako aurreikusitako prozedura komuna amaitu ondoren, ahozko posturen bidezko enkante publikoa egitea erabaki du, Ilurdozko 6. poligonoko 315. lurzatiko laborantzarako herri-lurraren aprobetxamendua adjudikatzeko, zeina hutsik geratu baitzen.
Enkantea eginen da 2024ko otsailaren 5ean, 12:00etan, Zubiriko udal kiroldegian (Orreaga etorbidea 39).
Baldintza-agiria interesdunen eskura dago udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian.
Esteribarren, 2024ko abenduaren 17an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2418427