2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIKAZTELU
2025erako zerga-tasak, tasak, tarifak eta prezio publikoak. Hasierako onespena
Deikazteluko Udalak, 2024ko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025erako zerga-tasak, tasak, tarifak eta prezio publikoak.
2025eko ekitaldirako zerga-tasa, tasa, tarifa eta prezio publiko berriak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (foru-lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako espedientea behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Deikaztelun, 2024ko abenduaren 19an.–Alkatea, Miguel Ángel Remírez Hermoso.
Iragarkiaren kodea: L2419179