2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Xehetasun-azterketa 7. poligonoko 1495. lurzatian. Hasierako onespena
Corellako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko azaroaren 22an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Ikusi da erregistroan 1610/2024 sarrera-zenbakia duen idazkia. Patxi Lapetra Iriartek aurkeztu du, Perena 2006 SLren ordez, eskatzeko tramitatu dadila xehetasun-azterketa bat, xede duena Corellako 7. poligonoko 1495. lurzatia.
Kontuan hartu dira arkitektoaren txostena eta udal honetako idazkariarena, espedientean baitaude.
Kontuan hartuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.
ERABAKITZEN DA:
Lehenengoa.–Hasiera batean onestea xehetasun-azterketa bat, xede duena Corellako 7. poligonoko 1495. lurzatia. Patxi Lapetra Iriartek aurkeztu du, Perena 2006 SLren ordez.
Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunez. Horretarako, iragarkia argitaratuko da honako hauetan: Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udal honen iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.
Hirugarrena.–Jendaurreko aldia iraganik, behin betiko onets bedi, osoko bilkuraren erabakiaren bidez, xehetasun-azterketa, egoki diren aldaketekin, eta igor bedi espediente osoa Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Laugarrena.–Erabakitzea etenda uztea lizentzien ematea aldaketak ukitutako eremuan; haren determinazio berriek ekartzen baitute indarrean dagoen hirigintzako araubidea aldatzea. Etenak urtebete iraunen du gehienez.
Corellan, 2024ko azaroaren 27an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2417295