8. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak. Laburpena 2025. urtea

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 804694.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/804694).

Onetsi zen Alkatetzaren abenduaren 20ko 528/2024 Ebazpenaren bidez.

Lehena.–Onuradunak.

Laguntza hauek jasotzen ahalko dituzte Zizur zendeako pertsonek eta/edo familiek, baldin eta larrialdi sozialean badaude, diru-sarrerarik ez badute eta deialdiaren 6. oinarrian ezarritako baldintzak eta betekizunak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Xedea.

Laguntza ekonomikoko tresnak sortzea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko Gizarte Lanaren jardun profesionalaren osagarri, Zizur zendeako bizilagun diren pertsona eta/edo familientzat, baldin eta, ekonomiaren arloan gabezia egiaztatuak izanik, oso zail badute oinarrizko beharrak betetzea honako hauetan: bizilekua, hornidurak, nutrizioa eta osasuna eta gizarteratzea. Orobat, zail badute baliabideak erabiltzea haurren arrisku- edo babesgabetasun-egoerak prebenitzeko eta beste egoera batzuetan ere arreta emateko, hori egin ezean, deserrotzea, marjinazio soziala edo gizarte-bazterketaren arriskua eragin edo areagotu baitaitezke. Gutxiengoetako edo kultur talde desberdinduetako pertsonak edo familiak gizarteratzen laguntzea.

Bazterketa egoeran eta/edo gatazkan dauden familietako adingabeen eskolaratzea eta gizarteratzea erraztea.

Autonomiaren aldetik zailtasunak dituzten pertsonak beren etxeetan gelditzea bermatzea.

Genero estereotipoen eta rolen haustura sustatzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

15.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hasiko da deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean eta, betiere, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, eta deialdiaren indarraldia bukatu arte iraunen du. Deialdiaren indarraldiak 2025eko urte guztia hartuko du, aurkezten diren eskabideei erantzuteko diru aski baldin bada aurrekontuan, deusetan galarazi gabe 5. oinarrian ezarritakoa.

Gazolatzen, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2418679