2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Arazuriko 1. sektorearen birpartzelazio-proiektuaren ondoriozko lurzatiei zenbakiak jartzea eta hango bide publikoa izendatzea
Oltza Zendeako Udalak, 2024ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, onetsi zuen Arazuriko 1. sektorearen birpartzelazio-proiektuaren ondoriozko bide publikoa izendatzea eta lurzati berriei zenbakiak jartzea, jarraian zehazten den moduan:
Bide publikoaren izena: Lisurgainburu kalea.
Lurzatien zenbakiak: Udal honen egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen espedientean agertzen den planoaren arabera:
https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/transparency/8b8f0089-502a-4ae2-a54c-9c057f561b12/
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita.
Oltza zendean, 2024ko abenduaren 26an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2419105