2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
2025eko tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena
Cadreitako Udalak, 2024ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2025erako tasen tarifetan, prezio publikoetan eta gainerako ordainarazpenetan.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuta dagoenarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Cadreitan, 2024ko abenduaren 26an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
Iragarkiaren kodea: L2418979